Elige idioma

bidesari
Bilboko Elizbarrutia - Diócesis de Bilbao
caritas
Biltoki

Eguneko Ebanjelioa – 2015-06-21 domeka

Eguneko Ebanjelioa

Eguna: 21-06-2015
domeka

Irakurgaia 1

Hemen lehertuko da zure olatuen harrokeria.

Joben liburutik
Job 38, 1. 8-11

Jaunak ekaitzaren erditik erantzun eutsan Jobi:
«Nork itxi eban itsasoa atez,
amaren sabeletik indarka urten ebanean?
Neuk emon neutsazan hodeiak soinekotzat
eta behe-lainoa ume-zapitzat.
Neuk ezarri neutsazan mugak,
ateak eta morroiloak ipiniz,
eta esan neutsan: “Honaino helduko zara, ez aurrerago;
hemen lehertuko da zure olatuen harrokeria”».

Salmoa

Sal 106, 23-24. 25-26. 28-29. 30-31

R. Dad gracias al Señor, porque es eterna su misericordia.

(Los hijos de Israel) entraron en naves por el mar,
comerciando por las aguas inmensas.
Contemplaron las obras de Dios,
sus maravillas en el océano.

Él habló y levantó un viento tormentoso,
que alzaba las olas a lo alto;
subían al cielo, bajaban al abismo,
el estómago revuelto por el mareo.

Pero gritaron al Señor en su angustia,
y los arrancó de la tribulación.
Apaciguó la tormenta en suave brisa,
y enmudecieron las olas del mar.

Se alegraron de aquella bonanza,
y él los condujo al ansiado puerto.
Den gracias al Señor por su misericordia,
por las maravillas que hace con los hombres.

Irakurgaia 2

Orain ez dogu Kristo giza legez ezagutzen.

San Paulo Apostoluak Korintoarrei egindako bigarren gutunetik
2 Ko 5, 14-17

Senideok: Kristoren maitasunak behartzen gaitu, jakinik bat danakaitik hil dala eta, ondorioz, danak hil dirala. Kristo danakaitik hil da, bizi diranak ez daitezan eurentzat bizi, eurakaitik hil eta biztu dan Harentzat baino.
Beraz, hemendik aurrera guk ez dogu inor giza ikuspegi hutsez ezagutuko; eta inoiz Kristo giza ikuspegi hutsez ezagutu badogu ere, orain ez dogu holan egiten. Beraz, Kristorena dana sorkari barria da; zaharrarenak egin dau, barria sortu da.

Ebanjelioa

Nor dogu Hau? Haizeak eta itsasoak ere obeditzen deutsoe-eta! Jesus-durmiendo-DelaCroix

Jesu Kristoren Ebanjelioa San Markosen liburutik
Mk 4, 35-40

Egun berean, ilunabarrean, Jesusek esan eutsen ikasleei: «Goazen itsasoaz bestaldera». Jentea itzi eta ontzian eroan eben Jesus, egoan lez. Beste ontzi batzuek ere jarraitu eutsoen.
Horretan, haize bolada zakarra atara eban, eta olatuek ontzia joten eben, ia urez beteteraino. Jesus, barriz, txopan lo egoan, buruko baten gainean. Iratzartuazo eta esan eutsoen: «Maisu, ez al deutsu ardura gu galtzeak?» Harek, iratzarturik, hasarre egin eutsan haizeari, eta itsasoari esan: «Hago isilik! Geldi!» Gelditu zan haizea, eta barealdi handia egin zan.
Jesusek esan eutsen: «Zergaitik bildur hori? Ez al dozue oraindino sinesmenik?» Bildur-ikaraz gelditu ziran, alkarri esanez: «Nor ete dogu Hau, Berak esana egiten dabe-eta haizeak eta itsasoak ere?»

Comments are closed.