Elige idioma

bidesari
Bilboko Elizbarrutia - Diócesis de Bilbao
caritas
Biltoki

Nor gara gu?

Leioako Pastoral Barrutiak  2000. urtean hasi zuen bere ibilbidea. Gure herriko parrokietako ordezkarien eta parrokia inguruko hezkuntza erakunde erlijisoen arteko bilera batzuren ostean, egitasmo ebanjelizatzailea sortu genuen. Bere izena “Misioa partitzen” zen. 2007ko martxoaren 17an eginiko Leioako Kristau Komunitateen (parrokiakoa, erlijiosoa eta laikoa) arteko topaketa eta gero, gure Leioa ebanjelizatzeko lanean lagungarri izan zitekeen Pastoral Barrutiaren garrantziaz jabetzen aurrerapauso handia eman genuen.eliza02

Pastoral Barruti hau, San Juan Bataitzailea eta San Bartolome Apostolua parrokien eta Ondizko Andra Mariaren kultu tokiaren arteko elkartasunaz osotuta dago. Era berean, Pastoral Barruti honekin bat egiten dute honako erlijio komunitateak: Aita Klaretiarrak (Mariaren Bihotz Garbiaren Seme Misiolariak), Karitateko Mesedeetakoak, Ama Irlandarrak (Maria Birjina Dohatsuaren Institutua) eta “Adsis” eta “Acción Solidaria” laikoen komunitateak.