Elige idioma

bidesari
Bilboko Elizbarrutia - Diócesis de Bilbao
caritas
Biltoki

Ondizko baseliza.

Ondizko Andra Mariaren baseliza edo Ondizko Baseliza Ondiz auzoan dagoen baseliza bat da,  Erremedioetako Gure Andrearen izenaren azpian.

ondiz01Eraikina jatorriz Erdi Arokoa zen, gaur egungoa XVI. mendekoa da, eta eraldatze handiak izan ditu. XIX. mendean, karlistaldietan, gotorlekutzat ere erabili zen.

22,90 x 8,20 metroko oinplano laukizuzena du. Hormak bistako hargin-lanez eginak, baina izkinarriak eta kanpai-horma (kanpai baterako lekuaz) harlanduz eginak daude.

Hegoaldean lau kontrahorma ditu. Iparraldean arku erdiko atari nagusia du. Ekialdean arku karpaneleko leihoa, gezileihoa eta arku zorrotzeko leihoa ditu. Hegoaldean puntadun-arkuzko atea eta arku eskartzanozko atea zituen (gaur egun itsutuak), eta leihoburuak, arku karpaneleko leihoa eta bi gezileiho mantendu ditu. Ekialdean, bi gezileiho ditu. Zurezko zorua du.

Teilatua bi uretakoa da, iparraldeko atarian garaiera txikiagoa duelarik. Epistolaren alboko antzinako ataria eroria dago.